XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sifonopodorik primitiboenak, antza, Plectronoceratidae taldekoak dira.

Erretropropultsioaren hastapena garatuta zeukaten seguraski.

Aipaturiko populazioetan, ontogeniak, arraultze txikerrak erakusten bide zituen, eta bai, zenbait larba-organo trantsitorio, desberdindu gabeko maskorra eta fase pelagiko laburra ere.

Hauek jatorria izanik, hurrengo urratsean Orthoceratida agertu ziren, berauengandik hiru kima ninikatu zirelarik: (1) Nautiloida; (2) Ammonoida eta (3) maskorraren erregresioaz bereizten diren Coloida.

g) Bivalvia.

Apize irtena ez zuten zenbait triblididano izan daitezke bibalbioen jatorria.

Triblididano honek, ktenidio-pare bat eta garro-sistema eduki zukeen.

Sedimentu bigunetaranzko aldaketak, gorputz eta oinaren mehardura ondorioztatu zuen, eta bizimodu goldatzaile-industailerako moldapenak, sistema hidraulikoaren hobakuntza suposatu zuen; gainera, maskorraren banaketa longitudinala gertatu zen.

Honela, jalkinetan gehiago sakontzeaz batera, sistema hidraulikoaren mekanismo osagarri batzu garatu ziren.

Maskorraren banaketarako aurrebaldintza, urriki kaltzifikatutako maskor-hastapenak zituzten animaliek aurkeztu zuketen.

Honelako larbetan, maskor-guruina bitan zatitu zen.

Gaur eguneko bibalbio-lerro guztietako arbasoaren ezpain-palpoak, jalkinak edota esegirik dauden janari-kiziak biltzera moldatu ziren, trakto ziliodunak garatu zituztelarik.

Ezpain-palpo bidezko elikadura mukoziliarretik, elikadura iragazlera igaro ziren geroago.

Dena den, behin ezpain-palpo bidezko elikadura izan eta gero, aho-aparatua endurtu egiten da.

Bestalde, protostiloa garatzen dute.

Ondoren, bibalbioak lau adarretan desberdintzen dira, Salvini-Plawen-en ustez: (1) Ctenidiobranchia (Nuculida), (2) Paleobranhia (Solemyida eta Praecardiida), (3) Septibranchia s. str. (Poromyida) eta (4) Autobranchia, hau da, lamelibrankioak.